Ochagavía Jauregia

XVII. mendeko jauregi-etxea, Feltzesen erdigune historikoan. 400m2-ko etxea guztiz birgaituta dago, gaur egungo erosotasunekin, baina jatorrizko nortasuna eta dotoretasuna mantentzen ditu, XVII eta XVIII. mendeetako apaindurak, altzariak eta pinturekin. Eraikinak egun-argiko gela zabalak, kapera, lau logela bikoitz eta hirukoitz bat, lorategi ederra, jantoki, tximinia duen egongela, terraza eta sukaldea barne hartzen ditu.