Meliton Estudioak

 

Meliton  zinema-estudioak Nafarroan zinema, telebista eta publizitateko filmazioetarako lehen platoak dira. Azken teknologia dute proiektu guztien kalitate gorena bermatzeko hasieratik azken emaitzara arte.

Eraikinak bi plato ditu, ikus-entzunezko proiektu handiak sortzeko behar diren instalazio eta material guztiez hornituak. Platoak ez ezik, bilerak egiteko gelak, aldagelak, makillaje eta ile-apaindegiak , edizio aretoa eta produkzio aretoak ere baditu.

1.platoa: 700 m2. Pasabideekiko altuera: 9 m.

2.platoa: 100 m2. Pasabideekiko altuera: 6 m.