Kargatzen...

Navarra Film Commission-ri buruz

Navarra Film Commision 2009an sortu zuen Nafarroako Gobernuak, gure komunitatean irudiak filmatu nahi dituztenei lana errazteko xedez.

Horretarako, doako hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie interesdunei; informazio, aholkularitza eta tramitazio zerbitzuak, hain zuzen ere, Nafarroan filmatzeak, grabazioak nahiz argazkiak egin nahi dituztenei. Gainera, filmatzea errazteko akordioak eta ekintzak sustatzen ditu, eta bitartekari lana egiten du Nafarroako Gobernuaren, administrazio publiko eta partikularren, eta ikus-entzunezko industriaren artean.

Nafarroa izan ere, toki erakargarria da, filmatze plato gisa erabiltzeko: askotariko paisaia ederrak, xarma bereziko herri, txoko eta monumentuak, eta komunikazio eta zerbitzu modernoak eskaintzen ditu. Gainera, Nafarroan, sektore lehiakorra eta bizitasun handikoa da ikus-entzunezkoen sektorea.

Nafarroan hamarka pelikula filmatu dira, horietako batzuk oso ezagunak: Patton (F.J. Schaffner, 1970); Furtivos (José Luis Borau, 1976); Robin and Marian (Richard Lester, 1977); Vacas (Julio Medem, 1992); Airbag (Juanma Bajo Ulloa, 1996); Bajo las estrellas (Félix Viscarret, 2005), Montxo Armendáriz-en hainbat film, Tasio (1984), Secretos del corazón (1997), Obaba (2005) eta No tengas miedo (2010), adibidez; Biutiful (A. González Iñárritu, 2009); The Way (Emilio Estévez, 2009); The Counselor (Ridley Scott, 2012); Ocho Apellidos Vascos (Emilio Martínez-Lázaro, 2013); La Conspiración (Pedro Olea, 2011); Game of Thrones (David Benioff y D.B. Weiss, 2015); The Man Who Killed Don Quixote (Terry Gilliam, 2017), edo Line Walker II (Wai-Keung Lau, 2018).

Zerbitzuak

Filmatzea errazteko, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu bulegoak:

Kokalekuak bilatzea

Navarra Film Commissionek filmatu nahi duzunari edo atera nahi dituzun argazkiei hobekien egokitzen zaizkien eremuei buruzko aldez aurreko aholkularitza eskainiko dizu. Eta, horrez gain, kokalekuetan adituak diren profesionalekin eta enpresekin harremanetan jarriko zaitugu.

Harritu egingo zara Nafarroaren paisaia eta natura ondare askotariko eta aberatsarekin. Egin ezazu gure irudi bilduman barrenako ibilaldi bisuala.

Produkzio logistikarako laguntza

Kontsulta ezazu Navarra Film Industry; Nafarroan filmatzen hasteko beharrezko zerbitzu guzti-guztiak aurkituko dituzu bertan.

Intereseko beste erakunde eta organismo batzuekiko koordinazioa

Navarra Film Commission harremanetan dago toki erakundeekin eta Nafarroako Gobernuko sailekin. Hala, zure gestioak gauzatzeko pertsona eta erakunde egokiekin harremanetan jarriko zaitugu.

Filmatzeko baimenak

Navarra Film Commission-ek Nafarroako eremu publikoetan filmatzeko zure eskaera tramitatuko du. Nafarroako Gobernuak kudeatutako jabetza publiko batean edo udalen bateko eremu batean filmatzeko bada, Navarra Film Commission-ek beharrezko baimenak kudeatzen lagunduko du. Jabetza partikularra bada, jabeekin eta arduradunekin harremanetan jartzen lagunduko dizugu.

Bete eta bidal iezaguzu filmatzeko baimen-eskaera:



Laguntzen deialdiak

Nafarroako Gobernuaren laguntzak
Kultura eta Turismo Departamentuak ikus-entzunezko ekoizpenerako laguntza hauek deitzen ditu urtero:

Kultura Ministerioaren laguntzak

Europar laguntzak

Laguntza iberoamerikarrak

Documentuak