Navarra Shortzinema 2022

Shortzinema 2022 deialdia ireki da

Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa”-ren 2022ko edizioan parte hartzeko Ekainaren 1an deialdia irekitzen da; hura Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia / Vianako Printzea Erakundeko Kultur Ekintza Zerbitzuak antolatzen du.

Navarra Shortzinemak deialdi honetan izena emateko azken egunaren aurreko hamabi hiletan zuzendari eta/edo ekoiztetxe nafarrek eginiko film laburrak aintzatets, susta eta zabal daitezen du helburu.

Programa hau Nafarroako film labur onenak hautatzean datza, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkezteko, eta Nafarroako Filmotekan (bereziki, Filmoteka Nafarroan programaren bidez), nazio-eremuko beste filmoteka batzuetan zein kultur etxeetan eta zinema-areto komertzialetan zabaltzeko.

Izena emateko: https://www.culturanavarra.es/es/navarra-shortzinema-catalogo-de-cortometrajes