castellano | euskara | english
film commissioni buruz
logo

Navarra Film Commision 2009an sortu zuen Nafarroako Gobernuak, gure komunitatean irudiak filmatu nahi dituztenei lana errazteko xedez.

Horretarako, doako hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie interesdunei; informazio, aholkularitza eta tramitazio zerbitzuak, hain zuzen ere, Nafarroan filmatzeak, grabazioak nahiz argazkiak egin nahi dituztenei. Gainera, filmatzea errazteko akordioak eta ekintzak sustatzen ditu, eta bitartekari lana egiten du Nafarroako Gobernuaren, administrazio publiko eta partikularren, eta ikus-entzunezko industriaren artean.

Nafarroa izan ere, toki erakargarria da, filmatze plato gisa erabiltzeko: askotariko paisaia ederrak, xarma bereziko herri, txoko eta monumentuak, eta komunikazio eta zerbitzu modernoak eskaintzen ditu. Gainera, Nafarroan, sektore lehiakorra eta bizitasun handikoa da ikus-entzunezkoen sektorea.

Nafarroan hamarka pelikula filmatu dira, horietako batzuk oso ezagunak: “Patton” (F.J. Schaffner, 1970), “Furtivos” (José Luis Borau, 1976), “Robin y Marian” (Richard Lester, 1977), “Vacas” (Julio Medem, 1992), “Airbag” (Juanma Bajo Ulloa, 1996), “Bajo las estrellas” (Félix Viscarret, 2005), eta Montxo Armendarizen “Tasio” (1984), “Secretos del corazón” (1997) eta “Obaba” (2005) filmak.

zerbitzuak

Filmatzea errazteko, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu bulegoak:

Kokalekuak bilatzea

Navarra Film Commissionek filmatu nahi duzunari edo atera nahi dituzun argazkiei hobekien egokitzen zaizkien eremuei buruzko aldez aurreko aholkularitza eskainiko dizu. Eta, horrez gain, kokalekuetan adituak diren profesionalekin eta enpresekin harremanetan jarriko zaitugu.

Harritu egingo zara Nafarroaren paisaia eta natura ondare askotariko eta aberatsarekin. Egin ezazu gure irudi bilduman barrenako ibilaldi bisuala.

Kokalekuak

Produkzio logistikarako laguntza

Kontsulta ezazu gure ikus-entzunezko produkzioaren gida; Nafarroan filmatzen hasteko beharrezko zerbitzu guzti-guztiak aurkituko dituzu bertan.

Intereseko beste erakunde eta organismo batzuekiko koordinazioa

Navarra Film Commission harremanetan dago toki erakundeekin eta Nafarroako Gobernuko sailekin. Hala, zure gestioak gauzatzeko pertsona eta erakunde egokiekin harremanetan jarriko zaitugu.
Kontsulta itzazu intereseko estekak.

Ostatuei eta jatetxeei buruzko informazioa

Ostatuei eta jatetxeei buruzko informazio xehea dugu, eta filmatzeko zure premiei hobekien egokitzen zaizkien aukeren berri emango dizugu. Gainera, eskaintza bereziak lortzen ere lagunduko dizugu (“business rates”).
Hona hemen intereseko esteka batzuk.

Filmatzeko baimenen kudeaketa

Navarra Film Commissionek Nafarroan filmatzeko zure eskaria bideratuko du. Gune publiko nahiz pribatuetan filmatzeko beharrezko baimenak eskuratzeko izapideak egingo ditugu, eta jabe edo arduradunekin harremanetan jartzeko bidea erraztuko dizugu.

Deskarga ezazu filmatzeko baimenaren eskaria.

Laguntza deialdiei buruzko informazioa

Navarra Film Commissionek informazioa emango dizu Nafarroako Gobernuak, ICAAk, Kultura Ministerioak eta Europan eta Iberoamerikan ikus-entzunezko sektoreari laguntzen diharduten erakundeek produkziorako ematen dituzten laguntzei buruz.

Spain Film Commission European Film Commission


Aviso Legal · Contactar · Dónde estamos